Andramaixek 2017

Andramaixetako egitaraua, egunez egun

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 7a, 13:44

2017ko andramaixek hasteko astebete besterik ez da gelditzen. 'Atanillo'-k jaurtiko dute txupinazoa udaletxeko balkoitik abuztuaren 14an, eta bost egunez hainbat ekintza izango dira haurrentzat, gazteentzat eta nagusientzat. Hona hemen andramaixetako egitaraua, egunez egun:

 

Abuztuak 12, LARUNBATA

 

17:00etan, Martittera igoera, Herriko plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Izen ematea (doan): egunean bertan, 16:00etatik 16:45era, Herriko plazan.

18:00etan, Txerloiko futbol zelaian, Xabier  Sagarzazuren oroimenez, “XXI. Andra Mari Futbol Saria” C.D. Anaitasuna – C.D. Beasain.

23:00etan, Herriko Plazan, Hartz eta Willis Drummond taldeen kontzertuak, Um Blem Ble elkarteak antolaturik.

 

Abuztuak 14,  ASTELEHENA

 

10:00etan, Eliza ataritik abiatuta, VIII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa. (Euskal Herriko Trofeoa). Helmuga Plaza Berrin izango da.

11:40ean, Luciano Juaristi “Atanillo” eta pilota munduari omenaldia. Udal Areto Nagusian. Ekitaldi irekia.

12:00etan, 2017ko andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da, herriko musika bandak “Ondo pasau Andramaixek” jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiok “Azkoitia” abestuko dugu.

12:15ean, Eltziegoko Dultzaineroek “Kandido” konposaketa eskainiko dute. Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da.

17:00etan, haur parkea Herriko Plazan (puzgarriak, gazteluak…).

19:00ean, Pixie & Dixie Band musika kale ikuskizuna.

19:50ean Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, “Alkate Soinua” joko du.

20:00etan, Herritarrek, Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen “Salbea” (7ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren “Ave Maria” (5 ahotsetara) abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren “Ama Birjinaren edertasun”. Bakarlariak: Felix Uranga (baritonoa) eta Iñaki Goenaga (tenorea). Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

22:30ean, Herriko plazan, “Garilak 26”  taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 15, ASTEARTEA

 

09:30ean, Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00etan, Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.

10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz, “Alkate Soinua” joko du.

11:00etan, Meza Nagusian, herritarrek, Miguel Mª Azpiazuren “Pakea Lurrean” meza abestuko dute 5 ahotsetara, Ofertorioan Migel Mª Azpiazuren “Agur Maria” 4 ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren “O Sacrum convivium” eta bukaeran, F. Gorritiren “Agur Jesusen Ama”. Organoan: Jose Luis Francesena jauna. Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna

13:00etan, Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskainiko dute.                  

                  

AZKOITIKO MUSIKA BANDA (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

1.- “Tercio de quites”  Rafael Taléns

2.- “Poeta y aldeano” F. Von Suppé

3.- “Sandpaper ballet”  L. Anderson

TXALKOR TXISTULARI TALDEA (Zuzendaria: Pello Larrañaga)

4.- “Lotura” Mold. Iraitz Zabaleta

AZKOITIKO MUSIKA BANDA (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

5.- “Virginia” J. de Haan

6.- “Amapola” N. Iwai

7.- “Antillaaense suite” K. Vlak

 

17:00etan, Gurea pilotalekuan, pilota partidak:

             1. partida: Arretxe-Urretabizkaia vs Ugalde-Erostarbe

             2. partida:  Bengoetxea VI.a–Albisu vs Ezkurdia-Rezusta

17:30ean, Trenbidearen Zumardian, zezen txikiak eta poniak.

19:00etan, Rockbox musika kale ikuskizuna.

20:00etan, Eliza atarian, Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia.

20:00etan, Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

22:30ean, Herriko Plazan, VII. Film laburren lehiaketa. Gaia: 'Parodiak'.

23:45ean, The Uski's taldearen emanaldia, Herriko plazan.

 

Abuztuak 16, ASTEAZKENA

 

09:30ean, Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.  

10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak, “Alkate Soinua” joko du.

11:00etan, Meza Nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgiko abesbatzak  M. Mª Azpiazuren “Misa Brevis” 4 ahotsetara”, Ofertorioan D. Benigno Arrietaren “Ave Maria” 4 ahotsetara, Jaunartzean Haëndelen “Poz abestia” (bakarlaria Lourdes Sudupe) eta bukaeran, “Urrategiko Ama Birjinari Agurra”. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

11:00etan, Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:15ean, Ohiko Aurreskua, Herriko plazan.

13:00etan, Kontzejupean Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua:

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

1.- “Zoraidamir” J.P. Vilaplana

2.- “Granada”  J. Aragon

3.-  “Jostailuen Sinfonia”  E. Angerer

ELTZIEGOKO DULTZAINEROAK

4.- “Danza y zortziko” Bonifacio Iraizoz

5.- “Xalbadorren Heriotzean” Xabier Lete

AZKOITIKO MUSIKA BANDA (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

6.- “Händel spectacular”  R. Van der Velde

7.- “Caballería ligera”   F. Von Suppé

 

14:00etan, Haur eta gurasoen bazkaria Ikurrinaren plazan. 

16:00etan, zezen karretoiarekin kalejira, Herriko plazatik irtenda.

17:00etan, Balda plazan, Gazteentzako Jolas dinamikoak.

17:00etan, Eliza atarian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna, publiko guztientzat. 

20:00etan, Eliza atarian, Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, plaza dantzak.

Aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, abuztuaren  8an eta 10ean, 20:00etan entsegua egingo da Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean. Eta abuztuaren 16an, ordu erdi lehenago ere, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da Eliza atarian bertan. Animatu zaitezte gure dantzak ikasi eta Plazaratzera!

23:00etan, Baztarrikaldetik, Piroteknia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak.

23:30ean, Herriko plazan, Paseepartout eta Hesian taldeen kontzertua.

23:00tik 02:00etara, Eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, Stand bat jarriko da Alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.

 

Abuztuak 17, OSTEGUNA

 

09:00etatik 10:00etara, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko “XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketa”-ko seilu jartzea, Torre Zuri Erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zuri Erakustokian.

09:30ean, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.

09:30ean, Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa.

11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00etan, Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:00etan, Herri kirol jaialdia, Herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.

                                     

Aizkolariak:

Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki).

 

Harri-jasotzaileak:

Mendizabal III - 180 kiloko errektangularrarekin.

Guzta - 180 kiloko errektangularrarekin.

                                                

Aizkolariak:

Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork azkarrago ebaki)

                                                

Froga mistoa:

A taldea: Otaño, Txikia IV eta Guzta.

B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Mendizabal III.

(Aizkolariek bina enbor ebakiko dituzte txanda librean. Harri-jasotzaileek 113 kiloko kubikoari 5 jasoaldi emango dizkiote). 

Guztira: 8 enbor eta 20 jasoaldi.

Eneko Saralegik 5 metroko altueran enborra moztuko du.

 

Harri-jasotzaileak

Guzta – Mendizabal III (100 kiloko bolarekin agurra).

 

12:30ean, Parrokian, Jubilatuen meza.

14:30ean, Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko dira aurten:

Ana Maria Aguinagalde Gogorza

Margarita Albizuri Aguirregabiria

Nicolasa Alcorta Arambarri

Maria Luisa Aldalur Alberdi

Jose Cruz Arambarri Balenciaga

Blas Aramendi Arambarri

Aurora Arteche Larrañaga

Maria Luisa Astigarraga Arregui

Rosario Azpiazu Fernandez

Francisca Azurmendi Goenaga

Milagros Badiola Alberdi

Ignacia Badiola Sudupe

Telesforo Ignacio Balenciaga Odriozola

Benedicta Casado Saiz

Concepcion Echezarreta Echeverria

Juan Manuel Elorza Larrañaga

Luis Gabilondo Iturralde

Jesusa Galdos Jauregui

Angela Ganzarain Echaniz

Jesus Garate Urbieta

Maria Rosario Heriz Aguirrezabal

Fermin Ibarmia Juaristi

Ramona Ibarmia Urcelay

Guadalupe Larrañaga Iriondo

Manuel Larrañaga Juaristi

Maria Dolores Lizarralde Arrizabalaga

Josefa Musitu Martinez

Maria Concepcion Olaizola Alberdi

Nemesia Soraluce Arzalluz

Clara Sudupe Alberdi

Carmen Uria Garmendia

Maria Begoña Zabala Gainza

 

18:00etan, Balda plazan, dantzari bikote gazteen txapelketa.

18:00etan, “Karpa Misteriotsua” magia ikuskizuna, Herriko plazan.(hiru saio izango dira)

19:30ean, Torre Zuri erakustokian, “Inazio Iriarte XXXVI. Margo lehiaketa”-ren sari banaketa.

22:00etan, Balda Plazan, Elizagoien ahizpekin erromeria.

22:00etan, 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

23:00etan, Balda plazan suzko zezena. Ondoren erromeriak jarraituko du.

 

Abuztuak 18, OSTIRALA

 

11:00etan, atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, “XVI. Andramaixetako MiliaXeye atletismo taldeak antolatuta.

14:30ean, bazkari herrikoia, Herriko plazan.

17:30ean, herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea.

17:30ean, Balda plazan, Apar festa.

18:30ean, Plaza Berrin zezenak.

22:00etan, 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

22:00etan, Herriko plazan TRIKIZIO taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 19, LARUNBATA

 

22:00etan, 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide