Jardunaldien azken egunean bisitatuko dute Azkoitia, eta Mokoroa baserria bisitatzeko aukera egongo da abuztuaren 27an. Bertan, ogi ekologikoa nola egiten den azalduko da eta zaldien maneiu ekologikoaren berri emango da. Bisita biak goizez eta doan izango dira, eta izena eman nahi dutenek Biolurrek bideratutako zenbaki honetara deitu beharko dute: 943 76 14 47.
Beste herri batzuetan ere egingo dira bisitak. Hilaren 18an Zarauzko nekazaritza ekologikoaren XXI. azokarekin emango zaie hasiera jardunaldiei. Azoka Lege Zaharren Enparantzan eta Zigordia kalean izango da, eta bertako produktu ekologikoen dastaketa egiteko aukera egongo da. Horrez gain, landaketa tailerra, erakusketak eta atseden guneak jarriko dituzte, besteak beste. Azoka 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Abuztuaren 20an Beizamako Amenabar baserrira irteera antolatu dute. Baratzezaintza ekologikoa ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.