Martirieta auzoan dagoen Egurrola ur biltegiaren alboko zelaian sute txiki bat izan da gaur, 10:00ak inguruan. Antza, baserritar bat, baimenduta, belarrak erretzen hasi da eta uste baino indar handiagoa hartu dio suak. Hori dela eta, bi suhiltzaile kamioi bertaratu dira eta segituan itzali dute sua.