Sarrerak udaletxeko Kultura sailean eskura daitezke abuztuaren 25era bitartean. Egun horretatik aurrera Izarpe institutuak Internet bidez jarriko ditu salgai www.ticketea.com-en. Kongresu osorako sarrera 50 euro kostako da.
Biltzarra ongintzazkoa da, eta irabaziak hainbat elkarteren artean banatuko ditu institutuak.
Honako hau da egitaraua:
URRIAK 20, OSTIRALA
19:00 - 19:30 Kongresuaren irekiera (sckechak, musika...). Aurkezle Aizpea Goenaga
19:30 - 21:00 Marilyn Rosner, mediuma. Hitzaldia eta ikusleei mezuak.
21:00 Tibetar Kaikuen Kontzertua, Julen Apezetxearekin.
URRIAK 21, LARUNBATA
10:00 - 11:15 Miguel Angel Pertierra doktorea. Heriotzaren gertuko esperientziei buruzko ikerketa egiten ari da, Murtziako Unibertsitatean.
11:30 - 13:00 Luján Comas doktorea. Heriotzaren ondorengoari buruzko hitzaldia, datu mediko eta enpirikoetan oinarrituta.
----------Liburuen salmenta eta sinatzea------------
16:00 – 17:30 Mikel Lizarralde, mediuma. Hitzaldia eta ikusleei mezuak.
17:30 - 18:00 artista ezagun batzuen sckechtak.
18:00 - 19:30 Angie Carmelo Doktorea. Heriotzaren inguruko esperientziak. Beste
Munduaren existentzia, egiaztapen zientifikoak.
20:00 Azkoitiko Parrokian, Nazioarteko Organo Erromantikoaren Kontzertua.
Ertizka Otxotea, Esteban Elizondo organo-jolearekin.
URRIAK 22, IGANDEA
10:00 - 11:30 Iñaki Pérez de Arriluzearen konferentzia. "Dolua, esperientzia unibertsala".
11:30 - 13:00 Miguel Pedrero, kazetari eta ikertzailearen hitzaldia.
13:15 Juan Bautista Mendizabalek ekitaldiari amaiera emango dio. Azkoitiko Kronista Ofiziala eta Bascongadaren Gipuzkoako Presidentea.
Kongresurako sarrerekin lortutako diru-kopuruarekin DONAZIOAK:
-Nazioartekoak: -The direct help foundation (Nepaleko haurrak)
-IIIHS Sudáfrica (Umezurtz-etxea)
-Probintziakoak: -Izargi (Doluan dauden pertsonei laguntzeko elkartea)
-Ursula Urteaga eta Anuk Astigarraga azkoitiarrak.