Udala Martirietako auzotarrekin elkartu da

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 18a, 09:52

Martirietako auzotarrekin elkartu zen atzo udala.

Martirietan atzo, astelehena, egin zuen Udalak aste honetarako deitutako lehenengo auzo-bilera. Gaur, 19:00etan, Urrategin egingo da, eta bihar ordu berean, Elkargunean. Bileren helburua da bizilagunekin batera haiek dituzten behar nagusiak zehaztea, inbertsioak definitzeko.

 

Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea da. Udalak bere proposamena aurkeztearekin batera, auzotarren ekarpenak jasoko ditu egun hauetan:

Urrategiko bizilagunekin, uztailak 18, 19:00etan, Urrategiko elkartean.

Elosua, Aizpurutxo, Izarraitz, Santa Krutz, Olaso eta Madariagako bizilagunekin, uztailak 19, 19:00etan, Elkargunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide