Akordioa tarteko, Udalak Herrixen elkarteari 23.000 euroko diru-laguntza emango dio. Halaber, Udalak doan lagako dio, orain arte bezala, lanerako erabiltzen duen lokala.
Hitzarmenaren helburua da herriko merkataritzari laguntzea kalitatea, eskaintza eta lehiakortasuna bermatzen, merkataritza jarduera garatzeko baldintzak, establezimenduen kudeaketa eta langileen prestakuntza hobetuko duten estrategiak abiatuz, beste hainbat neurriren artean.