Udalak auzo bilerak antolatu ditu bizilagunekin hobekuntzak zehazteko

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 7a, 10:48

Argazkian, Martirieta auzoa.

Udalak auzo bilerak antolatu ditu bertako bizilagunekin, "behar nagusiak zehazteko eta hobekuntzetan inbertitzeko". Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea dela dio Udalak, eta horretarako Udalak bere proposamenak aurkeztuko ditu. Ondoren, auzotarrekin batera lehentasunak finkatzea eta haien ekarpenak jasotzea dute helburu bilera horien bitartez.

 

Auzo bilerak ondorengo egun eta orduetan izango dira:

  • MARTIRIETA eta KUKUHERRI auzoetako bizilagunekin:

            Uztailak 17, 19:00etan, Martirietako elkartean.

  • URRATEGIko bizilagunekin:

            Uztailak 18, 19:00etan, Urrategiko elkartean.

  • ELOSUA, AIZPURUTXO, IZARRAITZ, SANTA KRUTZ, OLASO eta MADARIAGAko bizilagunekin:

            Uztailak 19, 19:00etan, Elkargunean

Bilera guztietan gai berbera jorratuko denez, norbere auzoko bilerara joan ezin dutenek aukera dute deitutako beste edozein bileretara gerturatzeko. Alegia, interesa duen edonor hiru bileretako edozeinetara joan daiteke, ondoen datorkion eguna eta tokia aukeratuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide