"Errepresioak baditu milaka aurpegi. Ustezko garai berrietan, bizikidetzan eta bake garaietan Euskal Herriko langileriaren aurkako errepresioak eta zapalkuntzak ez du izan etenik. Erresistentzia gabeko garaiotan, honetarako instituzioak eta indar armatuak (txakurrak) erabiliz, ertzaintza, guardia zibila, merixuk, polizia nazionala, foralak, gendarmeria…
Azken urteetan argi gelditu da burgesiak bere dominazio parametroetan jarraituko duela ez baitu inongo asmorik bere pribilegioei men egiteko. Kapitalismoaren funtzionamendua kapital metaketa den heinean, argi dago hori zalantzan jartzen duen edozer zapaldua izango dela, herri mugimenduaren elkartasun keinuak edota emantzipazio saiakerak kasu. Honi jarraikiz, Euskal Herriko txoko guztietan ikus genezake gaur egun herri mugimendua ahulduta eta kolpatuta jazarpenaren bitartez, jazarpen ekonomikoak zein judizialak. Finean hauen helburua, herri garrasia isiltzea delarik, euren interesek bere horretan segi dezaten.
Honen aurrean, Piztuk jendea antolatzera deitzen du herriko eragileetan, herri mugimendua indartzeko xedearekin Azkoitian, egungo ordena deuseztea beharrezko deritzogulako. Hori guztia esanda eta ahaztu gabe besarkadarik beroena bidali nahi genieke, muntai polizial baten biktima izan diren anai-arreba eta burkideei, Altsasu, Tolosa eta Oreretako horiei guztiei langile elkartasun estuena.
Eutsi Gaztik!
Muntai Polizialik Ez!
Piztu Herrixe!"
Piztu Taldea