Ehunmiliak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketetan 20 azkoitiarrek hartuko dute parte

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 4a, 11:35

Iazko probako irudi bat (Argazkia: Otxabi Ekitaldiak)

Asteburuan Ehunmiliak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketak jokatuko dira. EhunMiliak proba ostiralean 18:00etan abiatuko da, eta G2H proba 23:00etan. Marimurumendi maratoiko lasterkariak, aldiz, igandean 09:00etan abiatuko dira.

 

Hogei azkoitiarrek hartuko dute parte Ehunmiliak proban (168 Km), Goierriko 2 Handiak (88 Km) eta Marimurumendi (42 Km) mendi lasterketetan; iazko parte hartzaile kopuru bera abiatuko da Beasaingo plazatik.

Ehunmiliak proban, lau herritarrek hartuko dute parte, hamahiru izango dira G2H proban arituko direnak, eta azkenik, Marimurumendi Mendi Maratoian, hiru azkoitiar lehiatuko dira. Hamalau gizonezko eta sei emakume arituko dira lehian datorren asteburuan.

 

Parte hartzaile azkoitiarren zerrenda:

Ehunmiliak UltraTrail

Ekaitz Artetxe Maiztegi

Xabier Odriozola Larrañaga

Iñaki Salegi Urbieta

Jone Urkizu Mendiola

 

G2 Handiak Goierri Trail

Ion Aizpurua (itxaron zerrendan)

Pello Alberdi

Ibon Alberdi Alberdi

Goretti Alberdi Azpiazu

Jokin Egiguren Iturralde

Ruben Epelde Etxaniz

Ander Puertas Agirrezabalaga

Juan Antonio Ruiz Cuadrado

Juan Antonio Sudupe Alberdi

Joseba Uria Alvarez

Joseba Uriarte Sudupe

Xabier Uzin Garmendia

Begoña Vaqueriza Echeverria

 

Marimurumendi Mendi Maratoia

Ana Carcamo

Laura Lorenzo Oliveira

Iñigo Oruesagasti Altuna

Erlazionatuak

VIII. Ehunmiliak

Maxixatzen.eus 2017 uzt 03 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide