Programan izena emateko epea ekainaren 14an ireki eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da. Edozein parte hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.
Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/
Hau da entregatu beharreko dokumentazioa:
- CVa ingelesez eta gaztelaniaz
- Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz)
- Argazkia, karnet tamainakoa
- Titulu ofizialak (originala eta kopia): kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- Ikasketak 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez bada, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango da, kreditu guztiak egin izana justifikatzeko
- Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- Aitorpena (webgunetik deskargatu behar da)
- NANaren fotokopia
Ikusi loturan 2017ko Global Training beka eskaintza
Izen ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Sandra Fernández) 943 85 11 00 telefonora deituta edo sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.