Udaran, euskal familia askok pobrezian edo egoera txarrean dauden umeak hartzen dituzte euren etxeetan (sahara, errefuxiatuak...), eta ondorioz Iriondo Optikak konpromisoa hartu du, ume horiei ikusmen azterketa musutruk egiteko. Beraz, haurrei azterketa egin ondoren betaurrekoak behar dituztela egiaztatuko balute, doan emango zaizkie.