Ikasgela Ibiltaria uztailaren 7an izango da Azkoitian

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 28a, 13:20

Kode-Eskolak Azkoitira ekarriko duen autobusa. (Argazkia: Kode-Eskola)

8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Ikasgela Ibiltaria Azkoitian izango da datorren uztailaren 7an. Goizeko eta arratsaldeko egitaraua eskainiko dute.

 

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan —8 eta 16 urte bitarteko haurrak— dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bide batez, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko.

Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik. Gipuzkoa zeharkatuko du Ikasgela Ibiltariak uztailean zehar. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak, eta Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta guztiz doakoak izango dira.

 Honako egitaraua eskainiko dute: 

     10:00etan, Programatu I

     11:00etan, Scratch ezagutu  

     12:00etan, Bideo-jokoak sortu

     13:00etan, Programatu ordenagailurik gabe

     16:00etan, Programatu ordenagailurik gabe

     17:00etan, Bideo-jokoak sortu

     18:00etan, Webguneak programatu

     19:00etan, Programatu II

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide