Suaren bueltan dantzan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 24a, 00:03

San Joan egunari ongi etorria eman diote hainbat azkoitiarrek suaren inguruan dantzatuz. Kolore gorriz bete da Balda Plaza, gau magikoan murgilduz. Aurten sua pizteko ohorea Alai Batza aisialdi elkarteak izan du, eta taldeko ordezkari diren Igor Ignaciok, Iosu Irizarrek eta Amaia Arteagak hartu dituzte sua pizteko zuziak, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziarekin batera. 

Festari hasiera emateko, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia eskaini dute. 

Sua baretu denean, berriz, Sahatsa dantza taldeak bete du plaza. San Joan zortzikoa, Agurra eta fandangoa dantzatu dituzte. Bukatzeko, Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, "Zatoz dantzara, Balda Plazara" erromeria izan da, Aitor Sorazuren gidaritzapean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide