Floreaga Ikastetxeko HHko, LHko eta DBHko ikasleek eta guraso talde batek, ikasturte amaierako jaialdia egin dute gaur arratsaldean Oteiza frontoietan. Jendetza batu da txikienen dantza eta kanta erakustaldia ikusteko. Aurtengo gaia Euskal Herria izan da, eta herrialde bakoitzeko ohiturak eta dantzak ikusteko aukera izan da.