Ostiral hau da Azkoitia Lagunkoiaren inkesta itzultzeko azken eguna

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 13a, 10:19

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkestak entregatzeko azken eguna ostirala da, ekainaren 16a, alegia. Oraindik herritarrek aukera dute galdeketa erantzun eta itzultzeko.

 

Behin inkesta beteta, ondorengo puntuetan entregatu ahalko da: udaletxeko harreran, Elkargunean, erretiratuen elkartean, San Jose egoitzan eta Floreagako tabernan.

Norbaitek inkesta bete nahiko balu eta ez izan dokumentua, buzoiak dauden tokietan eskuragarri daude. Ekimenaren helburua da Azkoitia adineko pertsonentzat zenbateraino den lagunkoia aztertzea, herriko diagnostikoa egin eta lehentasunak finkatzen joan ahal izateko. Herriko irisgarritasuna, komunikazioa, garraioa, partaidetza, integrazioa, aisialdia eta beste hainbat esparruren balorazioa eskatzen da inkestan.

Azkoitia Lagunkoiaren hurrengo bilera ekainaren 21ean

Azkoitia Lagunkoiak ekainaren 21ean egingo du hurrengo hileroko bilera. Arratsaldeko 18:00etan izango da Elkargunean.

Bilera horretan bertan jakingo da zein den Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko zozketatuko den 350 euroko bonoaren zenbaki sariduna. Zozketa inkesta bete eta entregatzen dutenen artean egingo da.

Zenbaki sariduna prentsan eta udalaren web orrian jakinaraziko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide