Hirugarren solairuko altzari guztiak aldatu dituzte, lehengo aulkiak eta mahaiak «nahikoa kaltetuak» zeudelako denboraren poderioz emandako erabilerarengatik. Bigarren solairuan, berriz, aulkiak aldatu dituzte. Aurretik, hormetako pitzadurak konpondu eta pintaketa lanak egin zituen Udalak liburutegian.