'Haurraren garapena pausoz-pauso. Berrantolaketa funtzionala' hitzaldia Biziloren, ekainaren 13an

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 6a, 11:49

Ekainaren 13an, 18:00etan, Bizilore Eskola Aktiboan 'Haurraren garapena pausoz-pauso. Berrantolaketa funtzionala' doako hitzaldia antolatu dute. Padovan metodoan aditua den Feli Oregik emango du hitzaldia.

 

Duela bi urte izan zen azkenekoz Feli Oregi Biziloren, eta "benetan interesgarriak" iruditu zitzaizkien antolatzaileei bere hitzak. Haurraren garapenenean egin behar diren mugimenduen inguruan, eta ez egiteak ekartzen dituen arazoen inguruan egin zituen hitzak ordukoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide