"Muralaren arrazoi nagusia iraganari begiratzea baino ez da; gaur-gaurko historia azaldu nahi diogu Azkoitiko herriari. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira. 1200. urtean Gaztela sartu zen gure lurretan armen bidez, era guztietako biolentzia erabiliz. Mendeak pasatu ondoren, berdin jarraitzen dugu: zapalduak eta konkistatuak. Zuzen-zuzenean bizi dugu menpekotasuna, eta espainiarrak izatera behartuta gaude. Ez da ezer aldatu. Izan ginen hura, alegia, nafar estatua berreskuratzea benetako askatasuna izatea. Muralak herri zahar honen garrasirik borrokalariena eta iraunkorrena haizeratzen du: Nafarroa. Azken batean, gure estatua berreskuratzeak bakarrik ziurtatuko baitu euskaldunen bizirautea".