Badator maiatzeko Bertso Astea

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen ekimena da Bertso Astea. Ostegun honetan, maiatzaren 11n emango zaio hasiera Azkoitian eta maiatzaren 19ra arte luzatuko da. Hona hemen prestatutako egitaraua:

 

-Maiatzak 11: Bertso poteoa Azkoitian, 19:00etan plazatik hasita Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin.

-Maiatzak 14: "Harria.Maitasun istorioa." Errezilen, 17:30ean Borondegin.

-Maiatzak 18: Bertso saio literarioa Azpeitian, 21:30ean San Agustinen Uxue Alberi eta Igor Elorza Peru Magdalena idazlearekin.

-Maiatzak 19: Bertso jaialdia Azkoitian Maxixatzenekin elkarlanean, 22:00etan Floreagako antzokian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe. Gai jartzailea: Silvia Etxaniz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide