Urratsa egiteko ordua

Erabakitze eskubidearen inguruan bozkatzen ari dira herritarrak

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 7a, 09:21

09:00etan ireki dituzte boto kutxak, eta herritar askok eman dute dagoeneko botoa.

Josune Herrarte Urratseko kideak egindako adierazpenarekin, eta suziri hotsekin, 09:00etan ireki dituzte Azkoitiko lau bozkalekuak. Javier Azpitarte Usin, 96 urteko herritarrak, eta Ihintza Arakistain Urtzelai, Iraide Alberdi Gogortza eta Miren Odrizola Alberdi 16 urteko herritarrek elkarrekin eman dute botoa, besteak beste. Guztira 9.447 herritar daude deituta gaur botoa ematera. 421 azkoitiarrek eman dute maiatzaren 7a baino lehen botoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide