30 minutuko bilkura isilaren ondoren, Andoni Eizmendi ELA sindikatuko ordezkariak hitz egin du, eta Erlo lantegian atzo hildakoa aurten Hego Euskal Herrian lan istripuz hil den 21.a dela esan du, eta politikariei eskatu die "benetazko politikak" jartzeko mahai gainean, "eraginkorrak eta neurri zehatzekin, hau ez dadin gehiago gertatu".
Atzo 15:40an jazo zen ezbeharra Txerloia auzoko Erlo Group konpainian. Anbulantzia istripua izan den tokira bertaratu zen, eta langilea Mendaroko Ospitalera eraman zuten. Ordea, ospitalean hil egin zen, ezbeharrean egindako zaurien ondorioz.