63 urteko gizonezko azkoitiar bat hil da lan istripuz

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 3a, 20:11

Gaur, asteazkena, 63 urteko gizonezko azkoitiar bat hil da Txerloia auzoko Erlo Group SL enpresan, makina bat gainera erorita. Ezbeharra 15:40an izan da; Mendaroko ospitalera larri zaurituta eraman dute gizonezkoa, baina handik ordu gutxira hil egin da. Heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:00etan, enpresaren aurrean. 

 

Antza, zenbait langile makina lekuz mugitzen ari zirela zulo batean trabatu da gizonezkoa eta gainera erori zaio makina. 

Gizonezkoa Eibarko bizilaguna zen gaur egun. Errelebo kontratuarekin ari zen lanean, erretiratzear baitzegoen.

Heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:00etan, Erlo enpresaren aurrean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide