Xabier Munibe Haurreskolak matrikulatzeko epea ireki du

Maxixatzen.eus

Maiatzaren 2tik 12ra haur eskolan matrikulatzeko epea zabaltzen dela-eta, maiatzaren 3an, asteazkena, gurasoentzako ate irekien eguna antolatu dute Xabier Munibe Haurreskolan, 18:00etan.

 

Bertaratzen direnek hezitzaileekin elkartzeko aukera izango dute. Izan ere, ate irekien helburuak dira bertako heziketa ildoa azaltzea eta, bide batez, haurreskola bera erakustea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide