Zezen eta pottokekin gozatu dute gaztetxoek Floreagan

Maxixatzen.eus 2017ko apirilaren 30a

Giro onean ari dira ospatzen Floreaga auzoko festak. Gogoratu bihar izango dela azken festa eguna. Hona hemen auzotarrek biharko prestatu duten egitaraua: 

09:30ean Floreagako kaperan auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute. 11:00etan, aldiz, Gurutzetxoko XXXV. Krossa jokatuko da. Floreagako tabernan eman beharko da izena 09:30-10:45 bitartean. 12:00etan Trikilintxoko kideen eskutik, trikipoteoa egingo dute, eta ondoren paellada egingo dute. Bazkarian izena emateko erreserba egin beharko da tabernan. 17:00etan, zezenak eta pottokak izango dira atarian, eta 18:00etan buruhaundiek kalejira egingo dute auzoko kaleetan zehar. 20:00etan festei amaiera emateko ordua izango da.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide