Ostiralean, 22:00etan, mus txapelketa izango da. Floreaga tabernan izango da txapelketan, eta bikote bakoitzak izena emateko 20 euro ordaindu beharko ditu.
Larunbatean, 11:30ean, 15 urtetik beherakoentzako bolo txapelketa egingo dute, eta 12:30ean, helduenen txanda izango da. Arratsaldean, 17:00etan, eskoba txapelketa izango da tabernan bertan, eta 15 eurokoa izango da bikoteko izen-ematea. Ordu berean, zezenak eta pottokak izango dira kanpoan
21:00etan, aldiz, Floreaga tabernan afaria eta erromeria izango dira Laja IIa eta Narbaizaren eskutik. 23:00etan, bestalde, Gazte Gaua egingo dute txosnan. DJ Blanck eta DJ Kanutto arduratuko dira musika jartzeaz.
Igandean, 11:30ean, IV. tortilla patata lehiaketa egingo dute, eta 12:30ean trikipoteoa izango da. 15:00etan, berriz, Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak jarriko dituzte. 18:00etan, buruhaundiek kalejira egingo dute auzoko kaleetan zehar. Eguna amaitzeko, 23:00etan, 70ko, 80ko eta 90ko musikarekin guatekea egingo dute.
Festetako azken eguna astelehena izango da. 09:30ean Floreagako kaperan auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute. 11:00etan, aldiz, Gurutzetxoko XXXV. Krossa jokatuko da. Floreagako tabernan eman beharko da izena 09:30-10:45 bitartean. 12:00etan Trikilintxoko kideen eskutik, trikipoteoa egingo dute, eta ondoren paellada egingo dute. Bazkarian izena emateko erreserba egin beharko da tabernan. 17:00etan, zezenak eta pottokak izango dira atarian, eta 18:00etan buruhaundiek kalejira egingo dute auzoko kaleetan zehar. 20:00etan festei amaiera emateko ordua izango da.