Webarruen zeresana ematen ari den albistea

Maxixatzen.eus 2017ko api. 12a, 17:51

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitiko zapatu gauetako autobus zerbitzuetan neurriak hartu ditu. Antza, "mozkortuta zeuden" gazte batzuk autobuseko kristala hautsi eta gidaria erasotzen saiatu ziren joan den zapatuan. Horrenbestez, UK45G gaueko lineako autobusak, Zestoa eta Eibar lotzen dituenak, ez du Azkoitian geldialdirik egingo Eibarko noranzkoan, 02:05etik eta 04:05era bitartean. 

Hori dela eta, euren iritzia azaldu dute Maxixatzeneko erabiltzaileek Webarruen. Loturan dituzue Webarruko erabiltzaileen erantzunak irakurgai

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide