Neurri hori hartzea erabaki du Aldundiko Mugikortasun sailak, eta Azkoitiko Udalari horren berri ere eman dio. Erasoa 02:00ak aldera gertatu zen: autobusa jendez bete zen, eta kanpoan zain gelditu zirenak gidariarekin haserretu ziren. Gazteak autobuseko aurreko kristala jotzen hasi ziren, eta azkenean apurtu egin zuten.