Istiluak tarteko, Azkoitian ez da geldituko Eibar-Zestoa zapatu gauetako autobusa

Maxixatzen.eus 2017ko api. 12a, 11:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitiko zapatu gauetako autobus zerbitzuetan neurriak hartu ditu. Antza, "mozkortuta zeuden" gazte batzuk autobuseko kristala hautsi eta gidaria erasotzen saiatu ziren joan den zapatuan. Horrenbestez, UK45G gaueko lineako autobusak, Zestoa eta Eibar lotzen dituenak, ez du Azkoitian geldialdirik egingo Eibarko noranzkoan, 02:05etik eta 04:05era bitartean.

 

 

Neurri hori hartzea erabaki du Aldundiko Mugikortasun sailak, eta Azkoitiko Udalari horren berri ere eman dio. Erasoa 02:00ak aldera gertatu zen: autobusa jendez bete zen, eta kanpoan zain gelditu zirenak gidariarekin haserretu ziren. Gazteak autobuseko aurreko kristala jotzen hasi ziren, eta azkenean apurtu egin zuten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide