Herrikoia federatu gabekoentzat izango da, eta parte hartzaileek egin beharrekoa hau da: Bi kilometro korrika, zortzi kilometro bizikletan eta bukatzeko beste kilometro bat korrika. Proba 15:00etan hasiko da.
17:00ean, berriz, Azkoitiko XVIII. Duatloia hasiko da federatutakoentzat. Beste urtetan baino motzagoa izango da aurtengoa: bost kilometro korrika, hogei kilometro bizikletan eta azkenik, beste bi kilometro eta erdi korrika.
Aurten 25. urteurrena dela-eta, zerbait desberdina antolatu nahi zuten, eta horregatik, aurten bi probak egun berean jartzea erabaki dute.
Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu bi probetarako izen-emate epea noiz zabalduko duten.