Apirilaren 9an Azkoitian, bi duatloi proba egiteko asmoa zuten antolatzaileek: alde batetik Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoia, federatu gabekoentzat, eta bestetik, Azkoitiko XVIII. Duatloia federatuentzat. Izan ere, aurten 25. urteurrena dela-eta, zerbait desberdina antolatu nahi zuten, eta horregatik, aurten bi probak egun berean jartzea erabaki zuten.
Baina antolatzaileek proba horiek bertan behera uztea erabaki zuten martxoaren 21ean, Trafiko Zuzendaritzaren baimena behar zutelako duatloiko bizikletako proba egiteko. Horrenbestez, proba bertan behera uztea erabaki du antolaketako lan taldeak. Aitor Beneitez taldeko ordezkariak jakinarazi duenez, "bi aste terdian ezinezkoa da duatloi bat osotasunean antolatzea". Antolatzaileak beste data batzuk begiratzen ari dira proba hori gauzatzeko, baina oraindik ez dute ezer baieztatu.