Udalbatzaren osoko bilkura aretoan eman diote hasiera ibilbideari. Bertan, alkateak azaldu die udalbatza herritarren aukeraketaren arabera osatzen dela eta zeintzuk diren udal kudeaketaren ardura nagusiak. Haurrek galderak egiteko aukera ere izan dute alkatearen bulegoan sartu eta poltsikoak gozokiz bete aurretik. Izan ere, bulegoko bilera mahai handia karameluz beteta aurkitu dute ikasleek haien gozamenerako.
Besteak beste, kontu-hartzailetza, kultura edota hirigintza sailetara ere sartu-irtena egiteko aukera izan dute gaztetxoek, Udalaren zeregina hurbiletik ezagutuz.
Euretakoren bat etorkizunean Azkoitiko alkate izateko probabilitateaz ere jabetu dira. “Neuk ere ez nuen sekula pentsatu alkate izango nintzenik eta ikusten nauzue”, esan die Zubizarretak.