Ordena honetan atera dira lehiara: lehendabizi Koategi, gero Izer Etxetxo eta azkenik, Txibilter. Azkenean, Izer Etxetxok lortu ditu irabazleari zegozkion manta, diru-saria eta txapela, 69 plaza, hiru zinta eta lau metro eginda. Txibilter sailkatu da bigarren postuan, 57 plaza justuak eginda, eta Koategi hirugarren, 42 plazarekin.