Baztarrialdeko jaiak ospatzen ari dira auzoan

Maxixatzen.eus

Ostiral iluntzean mus txapelketarekin eman zioten hasiera Baztarrikaldeko jaiei, eta gaur, zapatua, umeen jolasak, txokolatada eta Isidro Erretegiaren Sariko zaldi probak izan dira auzoan. 

Bestalde, bihar eguerdiko 12:00etan zezen txikiak eta poniak egongo dira umeentzat; arratsaldean, berriz, VIII. Joxe Astarbe Sariko asto probak jokatuko dituzte 17:30ean, Baztarrikalden. 

Loturan biharko egitarau osatua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide