Maialen Sudupe igerilariak urrezko bi domina eta zilarrezko bat Euskal Herriko txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 2a, 09:15

Otsailaren 25ean eta 26an, Igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa izan zen, Irungo Azken Portu igerilekuan. Infantil mailan lehiatu zen Maialen Sudupe, Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko kide azkoitiarra, eta urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu zituen.

Espainiako txapelketetan parte hartzeko gutxiengo berria eta zilarrezko domina lortu zituen modalitate hauetan Sudupek: 100 libre eta 400 estilo.


Errekor berria eta urrezko dominak modalitate hauetan: 100 estilo 1:07:70 (15 urte) eta 400 estilo 5:10:79 (15 urte).

Duela gutxi ere, emaitza onak lortu zituen Sudupek Gipuzkoako txapelketan. Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango du Sudupek.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide