Inauteriak 2017

'Zoltar la maquina que predice el futuro', Amish eta Ibai Ondo taberna garaile

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 26a, 00:30

Amish taldeak bi urtez jarraian irabazi du talde handien aurreneko saria.

Aurtengo Mozorro Lehiaketan guztira 24 izen-emate egon dira: zortzi talde handi, bederatzi talde txiki eta zazpi taberna. Azkenean, "Zoltar la maquina que predice el futuro", Amish eta Ibai Ondo taberna nagusitu dira. Udalak 1.700 euro banatu ditu sarietan. Hona hemen sailkapenak eta argazkiak:

Argazkian, talde txikien irabazlea: "Zoltar la maquina que predice el futuro".

 

Sailkapena

Talde handietako irabazleak:

1-Amish (350 euro).

2-Olinpiadatako urrezko garaikurra (300 euro).

3-"Rocieras" eta Haur parkea (200 euro).

 

Talde txikien irabazleak:

1-"Zoltar la maquina que predice el futuro" (200 euro).

2-"Handikoaldekuk" (150 euro).

3-Scarf lehoia (100 euro).

 

Taberna onenaren saria:

1-Ibai Ondo tabernaren "Infernua" (200 euro).

Mozorro lehiaketako irabazle guztien argazkiak

Zapatu gauez mozorrotutako azkoitiarren argazkiak

 

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide