Iaz bete zituen 75 urte enpresak, eta fresatzeko eta mandrinatzeko irtenbideei dagokienez, erreferente da mundu osoan, askotariko sektoreetan: aeronautikarenean, ontzigintzarenean, energia eolikoarenean, olio eta gasarenean, moldeenean, meatzaritzarenean eta ekipo ondasunenean, besteak beste. Juaristik gaur egun ekoizpenaren ia %90 esportatzen du atzerrira. Juaristik egun 60 langile inguru ditu enpresan.
Aitek, berriz, duela 30 urte hasi zen makina-erremintaren munduan murgiltzen, eta gaur egun 50 langile inguruk egiten dute lan bertan. Gaurtik aurrera Aitek enpresako bazkide den Carlos Juaristi arduratuko da Juaristiren etorkizunaz.