XVIII. Senior Mailako Euskadiko Karate Txapelketa, Karate Egokituaren III. Kopa, Autonomia Erkidegoen Arteko Junior Trofeoa eta Beteranoen I. Kopa jokatuko dituzte igande honetan, otsailak 5, Elkargunean. Anaitasuna Kanku karate eskolak antolatu ditu probak, Euskal Karate Federazioarekin elkarlanean eta Udalaren laguntzarekin. Igande honetan, 10:00etan emango diote hasiera txapelketari.