Martxoa eta ekaina bitartean (biak barne) Xabier Munibe Haurreskolan hasi nahi duten haurrek, urtarrilean egin beharko dute matrikula. Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean daude hezitzaileak, eta 943 08 07 37 telefono zenbakira ere deitu daiteke.
Hezkuntza eskaintza
Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrekin osatua egoten da eta 1-2 urteko gela, berriz, 13 haurrekin. Gela bakoitzak bi hezitzaileren laguntza izaten du.
Haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar.
Material ezberdinen bidez, haur eskolan haurren garapen kognitiboa eta psikologikoa lantzen dute. Haur eskola 07:30etik 17:30ak arte zabalik egoten da.