Hemeretzi merkatarirekin hasi dute Facebookeko ikastaroa

Maxixatzen.eus

Azkoitiko merkatariak Facebookeko ikastaroan.

Atzo, osteguna, izan zuten merkatariek Facebook sare sozialeko ikastaroaren lehen saioa. Guztira hemeretzi lagunek eman dute izena. Besteak beste, profil pertsonalaren eta orrialdearen arteko ezberdintasuna ikasi zuten, profil publikoa edo orrialdea sortuz.

 

Udalak merkatariekin egindako parte hartze prozesuaren ondorioz antolatu dute ikastaro hori, dendariek egindako eskaeretako bat hori izan zelako. Modu horretan, negozioa eta produktuak ezagutarazteko sare sozialen erabileran sakontzea da xedea.

Oraingoz lau saio izango dira guztira, eta azken saioa zalantzak argitzeko izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide