Gazteriak webgune bateratua sortu du, eta Elkarguneak APPa estreinatu du

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 17a, 12:05

Argazkian, Pello Larrañaga, Mari Piris, Jose Antonio Sudupe, Sonia Vázquez, Sergio Pérez eta Ester Sudupe.

Gazteria sailak webgunea eraberritu du, eta Elkarguneak aplikazio bat garatu du bertako aktibitatearen berri zabaltzeko asmoz. Elkargunearen webgunean ere aldaketak egin dituzte, eta agendaren atalari garrantzi berezia eman diote.

 

Gazteriaren webgunearen kasuan, hiru zerbitzuak webgune bakarrean jasotzea zen helburu nagusia, webgune bakarrean bilduz Abarketatxo Ludoteka, Artxamendi Topalekua eta GIB. Webgunean protagonismo handia eman zaie albisteei eta sare sozialei, eta bertako informazio guztia euskaraz eguneratuko dute. Itxura erakargarria izateaz gain, responsive diseinua du eta beraz, gailu guztietan ikusteko egokitua dago.

Bestalde, Elkarguneko APPak erreserbak modu errazean egiteko aukera eskaintzeaz gain, ekitaldiak poltsikoan eskuragarri jarri ditu. APPari esker, Elkargunearen webguneari ere diseinu aldaketa egin diote, horretarako hainbat egokitzapen eginez. Horrez gain, APPak Elkarguneako informazioaz gain, Gazteriarena ere bilduko du. Eta sare sozial bat ere sortu dute Elkarguneako bazkideek informazioa partekatzeko. Erabiltzaileen artean taldeak sor daitezke jarraitzaileak osatuz eta batek areto bat erreserbatzen badu edota ikastaro batean izena eman, jarraitzaileek informazio hori ikusiko dute elkarren artean interakzioa ahalbidetuz. APPa oraingoz Android mugikorrentzat deskarga daiteke, baina egun batzuk barru guztientzat egongo da prest.

Pasa den ostiralean aurkeztu zituzten aipatutako berrikuntza guztiak Pello Larrañaga Gazteria teknikariak, Ester Sudupe zerbitzuen koordinatzaileak, Sonia Vázquez zinegotziak eta erramintak garatu dituzten Elkarmediako Jose Antonio Sudupek, Mari Pirisek eta Sergio Pérezek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide