Pasa den zapatuan, urriak 1, Maxixatzenen 20. urteurrena ospatu zuten herriko euskara elkarteko kideek. Goizean, plaza dantzekin eman zioten hasiera jaiari; ondoren, triki-bertso poteoan ibili ziren eta, azkenik, kantu bazkaria egin zuten. Giro bikainean pasatu zuten eguna, Maxixatzeneko hainbat bazkideren eta kolaboratzaileren babesarekin.