Miguel Reimúndez PSE-EEko zinegotziak kargua utziko du

Maxixatzen.eus

Argazkian, eskubikoa, Miguel Reimúndez PSE-EE alderdiko zinegotzia.

Miguel Reimúndezek uko egingo dio zinegotzi karguari biharko udal osoaren ohiko bilkuran. PSE-EE alderdiak ordezkaritza bakarra du Azkoitian, eta oraindik ez dute jakinarazi nor izango den Reimúndezen ordezkoa. 

 

Reimúndez 2003tik izan da PSE-EE alderdiko zinegotzia Azkoitian; guztira lau legealdi egin ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide