Andramaixek 2016

Urrezko ezteiak erlijioso bizitzan

Maxixatzen.eus

Argazkian, lau omenduak eta On Felix erretorea.

Andramaixetan, San Roke egunean, lehen profesioko urrezko ezteiak ospatu zituzten herriko lau lagunek: Alejandro Garate frantziskotarra Hego Korean aritzen da lanean, Maria Victoria Larrañaga salesiana Azkoitian dago familiari laguntzen, Maria Jesus Mendizabal “Euzkitze” salesiana Zaragozan bizi da eta German Arrizabalaga karmeldarra Poliklinikako kapilaua da gaur egun.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide