Xabier Orozek Gipuzkoa Basketen jokatuko du datorren denboraldian

Maxixatzen.eus

Argazkian, Xabier Oroz pasa den uztailean Europako txapelketan urrea irabazi ostean.

Xabier Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarrak Gipuzkoa Basketen jokatuko du datorren denboraldian, taldeak gaur jakitera eman duenez. Oroz Europako txapeldun izan zen pasa den uztailean Helsinkin (Finlandia) urrea irabazita, 20 urtez azpiko kategorian, Espainiako selekzioarekin.

 

Loturan, eskolta azkoitiarrari Maxixatzenek egindako elkarrizketa, urrea irabazi berritan:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide