Txosnaren antolatzaileek, Udalari 8.000 euroko eskaera luzatu zioten. Eskaera aztertu ondoren, festa batzordeak erabaki zuen "antolatzaileen esku ahalik eta baliabide gehien" jartzea, baina "zuzenean dirurik ez zitzaiela emango". Udalak hartutako konpromisoaren arabera, "txosna eta eszenatokia jartzeaz gain, azpiegituren tokialdaketaz, elektrizitatea eta ura emateaz eta garbiketaz" arduratuko da.
"Udalak ez duela lagundu esatea errealitatea distortsionatu nahi izatea da", azaldu du Martinek. "Hasieratik esan zitzaien antolatzaileei ondo ikusten genuela txosna jartzea eta ahal zena egingo genuela aurrera ateratzeko. Horixe da egin duguna. Baina aurrekontu bat dugu jaien antolaketarako eta horri heldu beharra daukagu. Laguntza eman da, eta berau lotsagarria dela esatea, esker txarreko jarrerarekin gehiago lotzen da jarrera parte hartzaile eta dinamikoarekin baino", gehitzen du festa zinegotziak. "Denon andramaixek" egiteko aldarrikapena egin du azkenik Martinek.