Andramaixek 2016

Trenbidearen Zumardia kalea bihartik itxita, barrakengatik

Maxixatzen.eus

Bihartik itxita egongo da Trenbidearen Zumardia 1 eta 9 kaleen arteko errepide zatia.

Urtero bezala, andramaixetako barraka gunea izango da Trenbidearen Zumardia kalea, eta ondorioz, kale horretako 1 eta 9 zenbakien arteko errepideko trafikoa moztuta egongo da hilaren 9tik 21era. Arrazoi hori dela eta, kale horretan aparkatuta dauden autoak lehenbailehen kentzeko deia egin du Udaltzaigoak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide