Lajak eta Landakandak "herritarrak dantzan jartzen" gau eta egunak eman dituztela azaldu du Udalak, eta hori ez dela "meritu makala". Asko dira soinua eta panderoa astindu dituztenak Azkoitian, eta Udalak guztiekin partekatu nahi izan du festei hasiera emateko unea, trikitilari, pandero-jole, dantzari eta trikitia maite duten guztiekin. Duten ibilbidearengatik, aurten Laja eta Landakanda igoko dira udaletxeko balkoira, baina trikitilari diren eta sentitzen diren guztiek udaletxeko ateak zabalik izango dituztela jakinarazi du Udalak.