Jose Ramon Lete Alberdi "Traki" euskal preso politiko azkoitiarraren senide eta lagunek prentsaurrekoa eman zuten atzo, herritarrei haren inguruko berriak emateko. Datorren astelehenean, ekainak 20, Frantzian ezarritako zigorra beteko du. Kartzelak husteko garaia dela adierazi zuten, eta ia 15 urteko kartzela zigorra bete ondoren, "Traki" herrira ekartzeko eskatu zuten.