Ia 15 urteko kartzela zigorra beteta, "Traki" herrira ekartzea eskatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 14a, 09:20

Jose Ramon Lete Alberdi "Traki" euskal preso politiko azkoitiarraren senide eta lagunek prentsaurrekoa eman zuten atzo, herritarrei haren inguruko berriak emateko. Datorren astelehenean, ekainak 20, Frantzian ezarritako zigorra beteko du. Kartzelak husteko garaia dela adierazi zuten, eta ia 15 urteko kartzela zigorra bete ondoren, "Traki" herrira ekartzeko eskatu zuten.

Idoia Alberdi kazetariak joan den urtarrilean Jose Ramon Lete Alberdi "Traki"-ri egindako elkarrizketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide