Urola Ikastolara elkartrukean etorritako ikasle italiarrei harrera egin die alkateak

Maxixatzen.eus 2016ko api. 13a, 10:33

Urola Ikastolak Italiako Padua hiriko Maria Auxiliadora ikastetxe salesiarrarekin duen elkartruke hitzarmena tarteko, atzo arratsaldean udaletxean bisitan izan zen hango ikasle talde bat. Javier Zubizarreta alkateak egin zien harrera, Ana Azkoitia eta Nekane Larrañaga zinegotziekin batera.

 

Bisita egiteaz gain, liburu bat ere oparitu zioten alkateari. 40 laguneko taldea osatzen dute eta erdiak Azpeitian daude. Egun hauetan, udaletxea ez ezik, Guggenheim Museoa, Eusko Legebiltzarra, Eureka Zientzia Museoa edota Galarretako frontoia bisitatuko dituzte.

"Herrien Europa" elkartruke programaren baitan etorri dira italiarrak, aurretik hara joateko aukera izan baitzuten Urola Ikastolako ikasleek. Urteak daramatzate ekimen horrekin, eta Paduako zentroarekin ez ezik, Europako beste hainbat ikastetxerekin ere hitzarmenak dituzte antzerako esperientziak bizi ahal izateko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide